Saitec-ek float&m proiektua aurkeztu du itsas energiei buruzko VII. Konferentzian
08 Martxoa 2022
Azaroaren 9an, Carlos Garridok (Saitec) FLOAT&M proiektua eta datozen hiru urteetarako zehaztuak dituen helburuak aurkeztu zituen Bizkaia Aretoan...
Azaroaren 9an, Carlos Garridok (Saitec) FLOAT&M proiektua eta datozen hiru urteetarako zehaztuak dituen helburuak aurkeztu zituen Bizkaia Aretoan. Aurkezpen hau, beste batzuekin batera, JRL-OREk eta Euskampus Fundazioak itsas energien sektoreko industriak eta ikertzaileak bilduz antolatutako Itsas Energiei buruzko VII. Konferentzian egin zen.
Proiektua itsas energia berriztagarrien sektoreko 30 aditu baino gehiagoren aurrean aurkeztu zen, helburuei erreparatuta eta partzuergoa bertaratutakoen artean ezagutzera emateko asmoz.
Ikerketak eta industriak Euskadiko Itsas Energia Berriztagarrien arloan dituzten premien arteko esparru bateratua aurkitzea zen Konferentziaren helburua.
Konferentziaren programa eta aurkezpenak esteka honetan daude eskuragarri.