Saitec-ek sektoreko 80tik gora adituren aurrean aurkeztu du FLOAT&M proiektua, energia klusterraren foro eolikoaren topaketan
08 Martxoa 2022
Carlos Garridok euskal sektore eolikoa ordezkatzen duten 80tik gora enpresaren aurrean aurkeztu zuen FLOAT&M proiektua...
Carlos Garridok euskal sektore eolikoa ordezkatzen duten 80tik gora enpresaren aurrean aurkeztu zuen FLOAT&M proiektua, Energia Klusterrak abenduaren 17an Bilboko Portuan antolatutako Energia Eolikoaren Foroan, giltzarrizko eragileak ere tarteko zirela: Iberdrola, RWE eta Siemens Gamesa, kasu.
Energia Eolikoaren Foro Sektorialean egindako aurkezpenetan, itsas sektore eolikoaren nazioarteko hedapena eta euskal balio-katearekiko lotura aztertu zituzten hiru erakunde trakziogileek (Siemens Gamesa, Iberdrola eta RWE), “merkatu honetan dauden aurreikuspen onak eta euskal enpresentzako nazioartekotze-aukera anitzak” nabarmenduz.
Ondoren, Siemens Gamesak Next Generation EU funtsetara aurkeztutako proposamenak partekatu eta sektorearentzat interes berezia duten hiru I+G proiektu aurkeztu ziren: Watereye (H2020), Float&M (Hazitek) eta Neomat (Elkartek).